Quantcast
Channel: bideoa – Zenbat Gara
Viewing all articles
Browse latest Browse all 6

Kafe Antzokia eta Zenbat Gara “Tribuaren Berbak” saioan

$
0
0

Aste honetan Tribuaren Berbak telebista saioak Bilbo izan du hizpide, “munduan euskaldun gehien dituen hiria”. Bertan Bilbo goiburupean osatu duten emanaldian botxoa eta euskara banantzen dituzten hainbat topiko desegin eta gure hiria euskararen iraganean, orainan eta geroan duen rol garrantzitsua nabarmendu dute Kike Amonarrizek aurkezten duen saioan. Besteak beste, Bertan Bilbo liburua idatzi duten Zuberogoitia anaiak, Euskaltzaindia, Euskararen Etxea , Harrapazank ekimena eta, noski, Kafe Antzokia eta Zenbat Gararen ekimenak aipatu dira saioan, ondoko bideo zatian ikus daitekeenez. Saioa osorik ikus dezakezu EITB nahieran webgunean.

Bestalde, aipatu behar dugu iragan astean telebista arloko Argia saria irabazi zuela Tribuaren Berbak saioak. Zorionak tribukideok!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 6